Euskaraz Bizi! ateraldia, igande huntan, Iholdin!

Arrosa, Itsasu eta  Banka-ko ateraldiak eta gero, igande honetan martxoaren 29an, Ortzaizeko Ikastolako familia eta lagun guziak gomitatuak dira Iholdiko herria euskaraz ezagutzerat 10:30tarik 12:30 arte.

Auto partekatzea nahi dutenek egin, aski dute 10:00etako (TTANKO) ikastolan izaitea, segidan autoetan banatuz Iholdiko Plazan 10:30etan (TTANKO) hasiko den euskarazko aurkezpen-ibilaldira partitzeko.

Osoki euskaraz iraganen den ateraldi animatu hau, haur eta helduentzat egokitua da, eta Ortzaizeko Ikastolako iholdiar burasoek gidatuko gaituzte.

12:30tako bisita bururatua izanen da… nahi/ahal dutenek berek ekarritako janariak bertan jaten  ahalko dituztelarik.

Ateraldia edozoin kasutan segurtatua da (euritakoak ekar beharrez).

OrtzaizekoIkastolarekinIholdinEuskaraz (1)

Nouvelle sortie (visite guidée pour toute la famille, en euskara) à Iholdy, ce dimanche 29 mars de 10h30 à 12h30 organisée par la commission Euskaraz Bizi! Pour vivre en langue basque… en famille… même le WE !

Premier rendez-vous à  10h00 à l’Ikastola d’Ossès pour ceux/celles qui veulent auto-organiser un co-voiturage ! 

Départ de la visite à 10h30 pile à la Place d’Iholdi

Sortie assurée même s’il pleut ! 

Cet article a été publié dans Uncategorized. Ajoutez ce permalien à vos favoris.