Josu Martinez EHUKo ikerlari eta euskal zinegilearekin//Josu Martinez, chercheur à l’Université du Pays Basque et réalisateur de documentaires

Astelehen honetan, apirilaren 13an, arratseko 18:30tarik 20:00k arte, jin gustian Ortzaizeko Ikastolara Josu Martinez(*) EHUKo ikerlari eta euskal zinegilearekin kalakan arizaiterat. Ez gal parada ezin hobe hau euskaraz euskal zinemari buruz hainbat berriren ezagutzeko eta zuzenean zure galderen egiteko!

Rencontre pour toutes les personnes souhaitant échanger en euskara sur le cinéma basque avec Josu Martinez, chercheur à l’Université du Pays Basque et réalisateur de documentaires.

(*) Josu Martinez (Bilbo, 1986), Ikus-Entzunezko Komunikazioan eta Antropologia Sozial eta Kulturalean lizentziaduna eta lau dokumentalen egilea.1956an, André Madré hazpandarrak « Gure Sor Lekua » izeneko dokumental bat errodatu zuen, Eskual Herriari buruz eta eskuaraz. Egilea hiltzean ordea, filma fite ahantzi zuen jendeak eta 60 urte baino gehiagoz, desagertua egon da. 2012an Josu Martinez haren bila hasi zen, eta Eskual Herria, Parise, Senegal, Argentina eta Estatu Batuetaraino ereman zuen ikerketak. EHUko ikerlari den Josu Martinezek galdutzat emana zen « Gure Sor Lekua » filmaren kopia mutu bat aurkitu du Parisen. Audiorik ez du kopiak, baina lekukoekin eta garaiko prentsarekin egiaztatu dute euskaraz filmatu zela. Uai, Josu Martinez « filma galduaren bila » egindako bidaia horri buruz, filma bat egiten ari da. Ortzaizeko Ikastolako Euskaraz Bizi! Taldea http://www.ortzaizeko-ikastola.net

Cet article, publié dans Uncategorized, est tagué , , , , . Ajoutez ce permalien à vos favoris.