Eguneroko bizia

Zuzendaria :

      • Michèle CAMINO

 

ORDUTEGIA

ama ikastolako ordutegia lehen mailako ordutegia
astelehena
  • 08:45 – 11:45
  • 13:30 – 16:20
  • 08:45 – 12:30
  • 13:45 – 16:30
asteartea
  • 08:45 – 11:45
  • 13:30 – 16:20
  • 08:45 – 12:30
  • 13:45 – 16:30
astezkena
osteguna
  • 08:45 – 11:45
  • 13:30 – 16:20
  • 08:45 – 12:30
  • 13:45 – 16:30
ostirala
  • 08:45 – 12:00
  • 13:30 – 16:20
  • 08:45 – 12:30
  • 13:45 – 16:30

HAURTZAINDEGIA

Goizetan 7.30ean hasten da. Arratsaldean 18.30ean ttanko bukatzen da.


BERRIEN ESKURATZEA Familia bakotxak eskuratuko du ikastolatik heldu den hainbat berri mailez edo paperez ez dutenez haurraren zakuko karpetan.


GURASOEN ETA ERAKASLEEN ARTEKO HARREMENAK Urtean zehar bederen hiru aldiz elgar ikusiko dugu gelako lana, zuen haurraren lana eta jarreraren aipatzeko proposatuko dauzkitzuegun hitzorduetan . Lehen hilabetean eginen diren bilkuretan gure helburu eta proiektuak aurkeztuko dauzkitzuegu, eta banakako hitzorduetarat gomitatuko zaituztegu zuen haurrari buruzko punduaren egiteko zuzenean abendua eta ekainean. Horretaz gain hitzorduak hartuko dira, zuek edo guk bultzaturik, beharra senditu orduko. Deitu lasai gurekin mintzatu nahi baldin baduzue.


JANTEGIA Ama ikastolako haur guziek 12.15tan bazkaltzen dute, lehen mailakoek 12.45etan. Erakasleak du jantegian bazkalduko duten haurren kopurua emaiten. Egunero kantinan bazkaltzen duten haurrak automatikoki kondatuak izanen dira berantean jinik ere. Kantinan ez badu jaten egun batez eri delako edo bertze, ikastolarat deitu behar duzue abisatzeko 9 :00 aintzin. Mezua goizik utzi nahi baduzue, erantzungailua bada. Beraz, ez ahantz 9.00ak aintzin deitzea ez badu jantegirat joan behar bertzenaz bazkaria kondatua izanen zauzue fakturan. SIVU Errobi-k jantegia kudelatzen da.

Janari prestatzaile : Menus


ASKARIA Goizetan goizik jinen diren haurrek 9ak aintzin etxetik ekarri askaritxo bat egiten ahalko dute, halaber, 4.30tan haurzaindegian egoiten direnek, Goizeko kanpoko tenorean etxetik ekarri fruitu bat jan dezakete.


IKAS-MATERIALA Lehen mailako haurrek eskolako behar duten material guzia ukanen dute sartze egunean, salbu zorroa (hutsa) , luma eta konpasa 3.,4. eta 5. urtekoek. (materiala zaindu behar dute, beharrez behin baizik ez zaie arraberritua izanen) Ama ikastolan ere materiala ikastolak furnitzen du.


AUTOBUSAK Autobusa hartzen duten haurrentzat aldaketa baldin bada noizpait (autobusa ez hartu behar…), zuen mezua utz ezazue ahalaz 4ak aintzin. Ez dugu segurtatzen ahal berantagoko mezuak aski goiz entzunak izanen direla.


HUTS EGITEAK Haur batek huts egin behar baldin badu, galdegiten dautzuegu ahal bezain goizik abisatzea, eta 6 urtetik goiti, hitz bat sinaturik helaraztea. Oroitazten dautzuegu ere haur baten huts egiteak beti trabatzen duela bai bere lana eta bai gela guziarena. Ez itzazuela beraz funtsezko arrazoinik gabe etxean atxik.


APERKALEKUA Entsea zirezte otoa behar bezala uzten autobus tenoreetan, haurrak eta beste otoak errexki pasa daitezen. Ez ahantz zuen otoa ez duzuela Sastriaine eskualdean aparkatzen ahal.


KOTIZAZIOAK

Ikastolak lau langile enplegatzen ditu ikastola eta jantegiarentzat. Diru iturriak burasoen hilabete sari (kotizazioak), herriko etxeen laguntza, Besta Taldeak antolatzen dituen ekintza eta burasoen parte hartzetik heldu dira.

Hilabete saria 12 hilabetez(udakoko oporrak barne) galdegina da, banku biramenduz, ondoko taularen arabera:

Haur kopurua

Nombre d’enfants

 

1 2 3
 

Hilabete saria

Montant du versement mensuel

40 € 65€ 80 €

Loturik crédit agricole eta caisse  d’épargne bankoetan ditugun konduen RIBak.


Huna ikastolako ibilmodeari buruzko azken xehetasun batzuk

  • Ikastolako delibero garrantzitsuenak biltzar nagusietan hartuak dira. Bilkura horien segitzea beharrezkoa da.
  • Buraso eta anderenoen arteko komunikazioa egiten da mailez edo/eta zuen haurraren zakuan hitzak ezarriz.
  • Ikastolako menaia, 5 edo 6 familiek egiten dute aste bukaera guziz. Egutegi bat emana izanen zauzue sartzean. Familia bakotsak 4 aldiz urtean guti gorabehera menaia egiten du.

Menaia denboran eta ikas orenen kanpotik, informatika gela debekatua da zuen haurreri.

  • Buraso berri bakotsak badu zurkaitz bat, laguntza eta edozoin galderari erantzun baten ukaiteko. Sartzeko bilkuran bere izena eta telefono zenbakia emana izanen zauzue.
  • Aparkatzea : orroit ikastolaren aintzinean diren autobus eta ahalmen urrikoendako atxikiak diren lekuak libratzea baitezpadakoa dela ikastetxerat heltzeko gisan.
  • Digicode : ikastolaren gakoa eskuratzeko kodigu bat emanen dautziegu ikasurteko lehen biltzar nagusian. Milesker zuen haurrari ez erraiteagatik.

Xehetasun gehiagorentzat, zuen galderak pausa Ikastolako bulegoko  kideeri(bulegoa.ortzaize@gmail.com).

version française

Publicités